Adimen desgaitasuna duten pertsonak lan munduan

"Pauso berriak" programaren barruan IKASTETXEETAN ESPERIENTZIAK bideoa grabatu dute, sentsibilizatu eta desgaitasunarekiko jarrera positiboak erakusteko.

 

 

 Martxoaren 4an Donostiako Basque Culinary Centerren Pauso Berriak (Atzegi + gureak) bideo berriaren aurkezpena egin da. IKASTETXEETAN ESPERIENTZIAK.

Ekitaldian Pauso Berriak programako arduradunak, ikastetxeetako protagonistak eta adimen desgaitasuna duten pertsonek partu hartu dute, bertan beraien esperientzia kontatu dutelarik

• Ikastetxeak: Leizaran InstitutuaErain IkastetxeaTxantxiku Ikastola eta Iraurgi Ikastetxea.

• Bideoko protagonistak: Mikel Pozas, Jon Cavero, Ainhoa Inda eta Eli Agiriano

Bideo hau Pauso Berriak bideo sektorialen proiektuaren barruan dago, eta honako helburu hauek ditu:
- Pauso Berriak Programako parte-hartzaileek, ikastetxetan egiten duten lanari balioa ematea.
- Sentsibilizatu eta desgaitasunarekiko jarrera positiboak erakustea.