Gobierno Vasco

Telefono berria daukagu

 

943 89 92 59

Gizarterarzeko ateak zabaltzeko eguna

Gizarteratzeko ateak zabaltzeko eguna: maiatzaren 8an (asteazkena), 15:00etatik 18:00etara.

 

Korrika: en el Instituto y en Andoain

Bi izan dira Korrika dela eta egin ditugun ekitaldiak.

Apirilaren 12an, ikastetxean ekintza bateratua egin genuen. Hasiera emateko, ikasleek testu txiki batzuk irakurri zituzten eta ondoren denok "klika" koreografia dantzatu genuen.

Argazki eta bideoak

 

Apirilaren 13an, Leizaran institutuak eta Ondarreta ikastetxeak ekitaldian parte hartu genuen. Lekukoa Ander Iturbe eta Raúl Sorianok DBHko ikasleek, Doktor Huizi kalean hartu zuten. Ikasleak, irakasleak, gurasoak, langileak... bat eginik euskararen alde korrika egiterakoan hunkituta sentitu ginen.

Argazki eta bideoak

 

Leizaran BHI proiektuen bidezko hezkuntzan aintzindari


Ikasturte honetan ere,  Leizaran Institutuak sistema berritzaileen ezarpenarekin jarraitu du.

Proiektuen helburua Andoain eta bere ingurunea hobeto ezagutzea da eta talde lanean aritzen ikastea. Horretarako, gelako lana egiteaz gain, irteerak ere egingo dituzte.


 

Euskadiko Olinpiada filosofikoan, bideogintza lehiaketan 3. saria.

 

1 Batxilergoko Estela Barragan, Nahia Iglesias eta Ekiñe Otaño ikasleek, Euskadiko Olinpiada filosofikoan, bideogintza lehiaketan  3. saria lortu dute. 

Olinpiada 2018an sortu da, ausnarketa filosofikoa, pentsamendu kritikoa eta elkarrizketa bultzatzeko asmoz. 

ZORIONAK lortu duzuen sariarengatik!!!  

Bideo txapelduna

 

 

2018/06/12
Al As Az Og Or Lr Ig
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
2018/06/12 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

LAGUNDU MOZORROA KENTZEN BULLYINGari

Larrialdi simulazioa

 

Leizaran Institutuko ikasleak Pirritx eta Porrotx-ekin grabatutako bideoa


© IES Leizaran BHI
Telefonoa: 943899259 | Fax: 943300578 | zuzendaritza@leizaran.net