Gobierno Vasco

HEZKIDETZA PROIEKTUA

Aurten Hezkuntza Sailak Hezkuntza sisteman hezkidetza eta genero-
indarkeriaren prebentzioa lantzeko plana proposatu du, emakumeen
eta gizonen berdintasuna bultzatzeko neurriak sustatzeko asmoz.

Hezkidetza-eredua ikastetxeak landuko dituen dokumentu eta ekintza guztietan bildu beharko da, izaera sexista duten materialak eta praktikak baztertzeko asmoz eta parekidetasunezko eta tratu oneko harremanak bultzatuz, genero biolentzia eta indarkeria sexista prebenitzea eta berdintasun irizpideak jasoz.

Irakasle arduraduna: Koro Manrique


 

 

HEZKIDETZA PROIEKTUA 

 

Aurten Hezkuntza Sailak Hezkuntza sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa

lantzeko plana proposatu du, emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko neurriak

sustatzeko asmoz.

 

Hezkidetza-eredua ikastetxeak landuko dituen dokumentu eta ekintza

guztietan bildu beharko da, izaera sexista duten materialak eta praktikak baztertzeko

asmoz eta parekidetasunezko eta tratu oneko harremanak bultzatuz, genero biolentzia

eta indarkeria sexista prebenitzea eta berdintasun irizpideak jasoz.


Irakasle arduraduna: Koro Manrique

 

Planaren helburua transformazio-prozesua sustatzea da, eskola mixtoko eredutik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredura aurrera egiteko, genero-indarkeriari aurrea hartzen eta, azken buruan, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten laguntzeko.

Genero-indarkeria sexismoan eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritutako sistema baten ondorio larriena da. Eskolak ikasleen arteko botere-harremanak aldatzen lagundu dezake, behar diren aldaketak eginez, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatzeko. Sozializazio horrek identitate-aniztasuna errespetatu behar du, eta nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetu.


Hezkidetzari buruzko kontzeptu garrantzitsuak (Marian Moreno):

Objetivos:https://www.youtube.com/watch?v=NKylHn4_UAM&feature=related

Conceptos y estereotipos:https://www.youtube.com/watch?v=yoifNbpqobQ&feature=related


Ejemplos y pensamiento simbólico: https://www.youtube.com/watch?v=gDnJIQhUsyc&feature=related

 




 


 

Con este plan  se persigue seguir  avanzando en la transformación de un modelo de escuela mixta a un modelo de escuela coeducativa que contribuya a prevenir la violencia de género y, en definitiva, cualquier violencia en cuyo origen está el sexismo.

La violencia de género es la máxima consecuencia de un sistema basado en el sexismo y en la desigualdad de mujeres y hombres. La escuela puede contribuir a la transformación de relaciones de poder entre el alumnado realizando los cambios necesarios para asegurar una socialización igualitaria que respete la diversidad de identidades existentes y permita el desarrollo personal tanto de las alumnas como de los alumnos.
     

 

MARTXOAK 8

 

Aurten, ere, Emakumearen Nazioarteko eguna  ospatu eta aldarrikatzeko zenbait ekitaldi egin ditugu institutuan:

 

“ AMETS EZAZU”  Berdintasuna egongo litzatekeen  eremuak, egoerak, nahiak, eta abar.  POST-itetan adierazi eta ametsen zuhaitzean itsatsi.

Hezkuntz Komunitatearen ELKARKETA  jolas-lekuan Gizare Integrazioko ikasleek egindako jarduerak ( laburmetraiak, poesiak…)  ikusteko , eta elkarrekin bertsoak abesteko ..

Gaian sakontzeko bideoak, pelikulak eta  hainbat kartel egin dira  eta herrian,  Josefina Alkain plazan,  jarri dira. Halaber,  Udaletxeak, martxoak 5ean antolatutako ekitaldian, DBH 4. mailako ikasleek parte hartu dute postu bat jarriz, ikasketa bidaira joateko dirua biltzeko asmoz.

Giro ederrean eta parte hartze handiarekin burutu dira  berdintasuna lortzearren egindako ekintzak.

 

 

Argazki gehiago ikusteko bertan sakatu.


 

AZAROAK 25- EMAKUMEARENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

 

ez ikusiarena ez egin !!!!!!!!

 

Hezkidetza proiektuaren barruan , egun hori dela eta, institutuan hainbat ekintza burutu ditugu, non ikasleek eta irakasleek  parte hartu dugun  genero indarkeriaren arrazoi  eta  ondorioei buruz hausnartzeko.

Egindako ekintzak hauek izan dira:

 

  • ·         Gaia lantzeko aukeratutako bideoak ikusi eta aztertu ditugu: Emakunde proiektuak garatzen duen “Beldur Barik” programa, “Documentos TV”, Egunon Printzesa filma…
  • ·         PUNTU LILAk ikastetxean zehar jarri  ditugu eta bertan ikasleek eginiko  testu, marrazki, irudi  eta bertsoekin osatu ditugu.
  • ·         Globo, lazo, eta puntu lilekin  ikastetxea  apaindu dugu, non gai honi buruzko leloak idatzi ditugun.
  • ·         Egun horretan denok morez jantzita etortzeko gomendioa egin dugu eta pegatinak banatu ditugu.
  • ·         Atsedenaldian, ikastetxearen partaideok eguna honetako mezua errebindikatzeko  kanpoaldean jarritako PUNTU LILAn  argazki bat atera dugu.
  •  

 

 

Argazki gehiago ikusteko bertan sakatu.

© IES Leizaran BHI
Telefonoa: 943300078 | Fax: 943300578 | zuzendaritza@leizaran.net