Gobierno Vasco

ESKOLA JANTOKIKO ARAUAK 2017/2018

 1.- Hilero, hasieran, bazkari zerrenda bidaliko zaizue, behar duten elikadura etxean osa dezazuen. Orokorrean aldez aurretik ezarritako bazkaria emango zaie, nahiz eta batzutan beharren arabera aldatu.

2.- Ikasleek ezin izango dute, jangela garaian (13:20etik 14:20ra) eskolatik atera. Ateratzeko beharra izanez gero gurasoek sinatutako baimena aurkeztu beharko dute. Bakarrik DBH-ko 3. eta 4. mailako ikasleak atera daitezke gurasoen baimenarekin.

3.- 12:45etatik 14:45era  jolastokiko ateak itxita egongo dira eta ezin izango dute sartu ez jolastokira ez jangelara,  jangela zerbitzua erabiltzen ez duten ikasle eta helduek  ez badute horretarako baimenik.

4.- Ikasle batek egunen batean jangelan gelditu beharko ez balu idatziz jakinarazi beharko dio jangelako arduradunari.

5.- Janaria,  postre barne,  jangelan bertan bukatuko da. Inolaz ere ezin da jolastokira atera.

6.- Ikasle batek edozein  osasun arazo( alergia, intolerantzia, dieta bereziak, e.a.) izatekotan, hori ziurtatzen duen agiria medikua aurkeztu beharko da eta jangela zerbitzuak ahal duen neurrian egin beharreko egokitzapenak egingo ditu. Arazo puntuala edo iragankorra (gastroenteritis, dieta laburrak...) izatekotan gurasoek idatzitako eskaerarekin nahiko izango da.

7.- Jangelako material eta instalazioen erabilera desegokiek ekar ditzaketen kalteak,  egileak ordainduko ditu.

8.- Jangelako ikasleak, 13:10etik 14:30era jangelako zaintzaileen ardurapean daude beraz beraien esanak bete beharko dituzte.

9.- Ondarreta ikastetxean egongo diren bitartean, ikasleek mobilak erabiltzea debekatua dute.

10.- Jangela barruan ezin dira musika erreproduktoreak erabili.

11.- Jangelako informazio nabaria jangelako arduradunak familiari jakinaraziko dio. Informazio hau ahoz edo idatziz egingo da. Lehenengo ohartarazpena familiari esango zaio, bigarren ohartarazpenarekin 3 egun geratuko da jangelarik gabe, eta hirugarrenarekin jangelatik kanpo geratuko da.

12.- Jangelaren erreziboa edo kontuan egiten den kargua,  hilabetearen lehenengo egunetan pasako da. Hilabetearen azken egunean, jangela ordaindu gabe  badago, idatzi baten bidez jakinaraziko da eta hurrengo hilabetearen  15a baino lehen ordaindu ez bada, jangelan baja emango zaio eta berriz alta lortzeko atzeratutako zor guztiak ordaindu eta handik aurrera ordainketa aldez aurretik egin beharko du.

13.- Ikasle bat gutxienez bi astetan jarraian  jangelara ez badator  eta 48 ordu aldez aurretik abisatuz gero, hurrengo hilabeteko erreziboan, egun horien bazkariaren kostua deskontatuko zaio.  Bekadunak ezik.

14.- Baja Zuzendaritzan komunikatzen ez den bitartean altan jarraitzen duela ulertzen da, berez dagokion erreziboa pasako zaio.

15.- Eskolarekin zorrak dituen ikasle bati ezingo zaio Jangelan alta eman.

16.- Azaldutako arauak betetzen ez dituztenei jangelako zerbitzua ezeztatuko zaie.

17.- Jangelarako eskaera sinatzeak Jangelako Arauak onartzea suposatzen du.

© IES Leizaran BHI
Telefonoa: 943300078 | Fax: 943300578 | zuzendaritza@leizaran.net