Gobierno Vasco

Institutuan 2016ko abenduaren 5ean ospatuko dugu Euskararen nazioarteko eguna.

Aurten abenduaren 3a larunbatean erortzen denez, abenduaren 5ean ospatuko dugu EUSKARAren nazioarteko eguna.

Asteleheneko laugarren ordua hartuko dugu eta tokatzen zaigun klaseetan lehiaketa bat egingo dugu. Txantxangorri bat ere banatuko diogu ikasle eta irakasle bakoitzari euskararen aldeko mezutxo bat idatz dezan. Mezu guzti hauek pasiloetan ditugun zuhaitzetan zintzilikatuko ditugu. 

Sariak ziklo bakoitzeko emango ditugu. DBH, BATXILER, ZIKLO ETA IRAKASLEEI ere bat egokituko zaie. Ondorengo orduan jasoko ditugu paperak eta ondoren zozketa egingo dugu. ZORTE ON ETA ANIMO!

EUSKARAZ ETA KITTO !!!

© IES Leizaran BHI
Telefonoa: 943300078 | Fax: 943300578 | zuzendaritza@leizaran.net