Gobierno Vasco

JOANA URANGA, INSTITUTUKO IKASLEA, KUTXA SARIA (2016/17)

Urtero Kutxa Fundazioak ikasketak bukatu dituzten Gipuzkoako ikasleen espediente onenak saritzen ditu. Orain arte sari horiek Unibertsitatearen esparrura mugatzen baziren, aurten, 40. Edizioarekin batera, Lanbide Heziketako espezialitatetara zabaldu dira.

Aurtengo edizio horretan Leizaran Institutuaren ikasle batek sari garrantzitsu hori jaso du. Joana Uranga 2015-2016 ikasturtean bukatu zuen Gizarteratzea, Goi Mailako heziketa zikloa, bere azken batezbesteko kalifikazioa 8,5 baino altuagoa izan baitzen. Abenduaren 13an, Eureka Museoan egin zen ekitaldian, zegokion saria eta diploma jaso zituen. Zorionak, Joana.

 

 

© IES Leizaran BHI
Telefonoa: 943300078 | Fax: 943300578 | zuzendaritza@leizaran.net