Gobierno Vasco

LEIZARAN BHI PROIEKTUEN BIDEZKO HEZKUNTZAN AINTZINDARI

Ikasturte honetan ere,  Leizaran Institutuak sistema berritzaileen ezarpenarekin jarraitu du.

Izan ere, orain arteko proiektu guztiei, diziplinarteko proiektu berri bat gehitu zaie: LEIZARANGO BAILARA ETA BERTAKO ONDAREA .

http://www.diariovasco.com/buruntzaldea/andoain/instituto-leizaran-centra-20180522002105-ntvo.html

 

Gai hau oinarri hartuta, DBHko ikasle eta irakasleek  irakasgai guztiak biltzen dituen proiektu osoa bideratu dute maiatzaren 14 eta 18a bitartean. Izan ere, bizi garen ingurua ezagutzeak arlo guztietan duen garrantziaz ohartuta, proiektu honek bailararekin zerikusia duten elementuak aztertzea du helburu.

            Behar.beharrezkoa da horrelako proiektu bat hastean, ikaslea izatea ikasketa-prozesuaren ardatz. Hau da, ikasleak autonomia izan behar du arazo-egoera bati aurre egin eta irtenbidea bilatzeko.

            Hori dela eta, DBHko maila bakoitzari arazo-egoera erreal bat azaldu zaio eta konponbidea bilatzeko eskatu.  4.DBHkoei adibidez, arazo hau azaldu zaie: Andoain herria energia elektriko konbentzionalik gabe geratu da. Arazo honen aurrean, herriaren energia-kontsumo orokorra kalkulatu ondoren, energia berriztagarrien bitartez proposamen orokor bat planteatu behar izan dute datu eta kalkulu errealetan oinarrituz.

            Arazo-egoera aztertu ondoren, talde bakoitzak jendaurrean azaldu du bere konponbidea, horretarako beharrezkoak eta baliagarriak diren argudioak erabiliz.

 

© IES Leizaran BHI
Telefonoa: 943300078 | Fax: 943300578 | zuzendaritza@leizaran.net