Gobierno Vasco

eTwinning: DBH 1.mailako ikasleak

eTwinning Erasmus+ programaren atala da, Europar Batasunak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolerako duen programaren atala. Helburua da eTwinning-en parte hartzen duten herrietako irakasle-ikasleen arteko ideia trukea eta lankidetza sustatzea eta harremanak erraztea IKTen (teknologia berrien) bidez.

Gure ikasleen lanak.

 

 

Christmas Time” proiektuaren bidez, gure DBH 1.mailako ikasle guztiek Holandako Medemblik hiriko eskola bateko ikasleekin Gabonetako postalak elkartrukatu dituzte.

Ikasleek plastikako ikasgaian postalak sortu eta apaindu zituzten abenduan. Jarraian, ingeleseko ikasgaian postalak idatzi zituzten bakoitza haren herrialdeko ohiturak deskribatuz. Ondoren, Holandako ikasleek sortu eta idatzitako postalak jaso ditugu. Guztiontzat ilusioz beteriko esperientzi polita izan da.

© IES Leizaran BHI
Telefonoa: 943899259 | Fax: 943300578 | zuzendaritza@leizaran.net