Gobierno Vasco

Berriak

Leizaran BHIko 4. DBHko ikasleak finalista geratu dira estatu mailan antolatutako III Eskola- baratze lehiaketan, " Baratzatik platerera" proiktuarekin.

Lehiaketa honen helburu nagusia, disziplinarteko hezkuntza proiektu bateratzea da. Proiektu honek, nekazaritza, elikadura ekologikoa eta kontsumo jasangarria ardatz hartuta, EGINEZ IKASI hezkuntza sistema kooperatiboa martxan jartzea ahalbidetzen du.

 

   

 

4. mailako ikasleak Duarngoko musika eta liburu azokan egon ziren.

Gure ikasleak egun atsegin bat igarotzeko aukera izan zuten. Euskal Herrian musika eta liburuen inguruan sortutako azken nobedadeetaz jabetzako parada izan zuten.

 

 Irudian ikasleak, "Vendetta" eta "Zea Mays" musika taldeko partaide banarekin.

Institutuan 2016ko abenduaren 5ean ospatuko dugu Euskararen nazioarteko eguna.

Aurten abenduaren 3a larunbatean erortzen denez, abenduaren 5ean ospatuko dugu EUSKARAren nazioarteko eguna.

Asteleheneko laugarren ordua hartuko dugu eta tokatzen zaigun klaseetan lehiaketa bat egingo dugu. Txantxangorri bat ere banatuko diogu ikasle eta irakasle bakoitzari euskararen aldeko mezutxo bat idatz dezan. Mezu guzti hauek pasiloetan ditugun zuhaitzetan zintzilikatuko ditugu. 

Sariak ziklo bakoitzeko emango ditugu. DBH, BATXILER, ZIKLO ETA IRAKASLEEI ere bat egokituko zaie. Ondorengo orduan jasoko ditugu paperak eta ondoren zozketa egingo dugu. ZORTE ON ETA ANIMO!

EUSKARAZ ETA KITTO !!!

Institutuan 2016ko Azaroaren 25eko errebeindikazioekin bat egiten dugu.

 EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK EZ

 

Eskolako areto nagusian ekitaldi xume bat burutu genuen. Bertako irudiak ikusteko bertan klikatu.

Institutuko irakasleak 2106ko Behobia-Donostia lasterketan protagonista

Institutuko irakaslea den Eneko Agirrezabal (Fisika eta Kimika ) lasterketako lehenengo gipuzkoartzat aitortzen duen Diego Garcia saria eraman zuen. Ezin dugu ahaztu Edurne Muñagorri (Ingelera) eta Aiheko Uria (Pedadogia Terapeutikoa) burutu zuten lasterketa bikaina. Hori da sasoia !!!

"Mundo Deportivo" egunkarian azaldutako berria irakurri nahi baduzu bertan klikatu.

 

kulturartekotasunaren festa 2013ko abenduaren 20a

 

2019/08/22
Al As Az Og Or Lr Ig
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1
2019/08/22 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Larrialdi simulazioa

 

© IES Leizaran BHI
Telefonoa: 943899259 | Fax: 943300578 | zuzendaritza@leizaran.net