Gobierno Vasco

 

“Amets egiteko hamaika leiho”

 

 

                                       

Liburutegia ikastetxeko kide guztiok erabil dezakegun txokoa da. Bertan, gai askori lotutako kontsulta liburuez gain, eleberriak, poesia-liburuak, saiakerak, entziklopediak eta abar ahal izango dituzu. Eta formatu digitalari dagokionez, zenbait entziklopedia eta DVD erabiltzeko aukera ere izango da.

Liburutegian bi ordenagailu eta inpresora bat ere badaude. Bi hauek, irakasgaien lotutako lanak eta  kontsultak egiteko erabiliko dira.

Denon artean liburutegia leku lasai eta goxo bilaka dezakegu: ikasteko eta kontsultak egiteko tokia izateaz gain, irakurketa zaletasuna bultzatzeko eta literaturari buruz hitz egiteko txokoa izan nahi du.

Ikasturte osoan zehar bi irakasle izango dituzu liburutegian kontsultak egin ahal izateko, liburuak eta DVDak mailegatzeko, nobedadeen berri emateko… Ordutegia liburutegiko atean daukazu.

Horretaz gain, hilero-hilero, erositako liburu berriei buruzko oharrak aurkitu ahal izango dituzu liburutegiaren kanpoko aldean dagoen kortxoan. Baita ikasturtean zehar antolatuko diren tailer eta ikastaroen berri emateko ere.

Liburutegia denontzako tokia da. Beraz, zenbait arau bete behar ditugu bertan giro lasaia  arnastu ahal izateko. Ea denon artean errespetatzen ditugun!

 

© IES Leizaran BHI
Telefonoa: 943300078 | Fax: 943300578 | zuzendaritza@leizaran.net