Gobierno Vasco

 

HIZKUNTZA INDARTZEKO PROGRAMA (HIPI)

 

    Sarrera


    Euskal hezkuntza-sisteman 2009-01-01etik aurrera txertatutako ikasleek hizkuntza indartzeko plan baten premia baldin badute, ezaugarri eta baldintzen arabera, HIPI proiektuaren barnean txertatzen dira.


    Hori dela eta, Leizaran institutuak azken urteetan ikasle etorkinen kopurua handia izan duenez, 2008-2009 ikasturtetik aurrera  Hizkuntza Indartzeko Proiektua gauzatu beharra ikusi du.


     HIPI proiektuaren  helburuak


         a) Euskal hezkuntza-sisteman sartu berriak diren ikasleen txertaketa bideratzea, eskola-inguruan ahalik eta azkarren eta baldintza hoberenetan

             integra daitezen.

         b) Ikasle horiei berariazko arreta emateko bideak jartzea, irakaskuntza/ikaskuntza

            prozesuan erabiltzen dituzten hizkuntzetako gaitasunak (hizkuntza-gaitasunak eta komunikazio-gaitasunak) eskuratzen laguntzeko,

            curriculuma horretarako egokituz.


    Planteatutako helburu horiek lortzeko, jardunbide hauek kontuan hartuko dira:

      

         •Jarduketaren ondorioz, aldaketak eragin ditzake ikastetxearen antolaketan eta funtzionamenduan.

         • Ikasleen hizkuntza-premiak, interesak, ezaugarriak, esperientziak, hizkuntza eta

           haien kultura aintzat hartzen dituen hezkuntza-erantzuna ematen da, ahalmen eta

           gaitasun guztiak garatzeko eskubidea errespetatuz eta sustatuz. Horretarako,    beste hainbat neurriren artean, curriculuma murriztu eta

           sinplifikatu beharrean hura aberasteko ahalegina egingo da.



Arduradun orokorraNerea Barrutia

© IES Leizaran BHI
Teléfono: 943300078 | Fax: 943300578 | zuzendaritza@leizaran.net